Efemeridea • 2024ko ekainaren 17a
EGI, euskal erresistentziaren alde klandestinitatean
1967ko ekainaren 17an, EAJ-PNV alderdiko gazteek, EGIren inguruan antolatuak, Biotz Alai euskal dantza-taldeko kideen jantziak eta materiala lapurtu zituzten.
Ekintza horren helburua izan zen Bigarren Errepublikaren aurka matxinatu zirenek Bilbo “askatu” zutela ospatzeko agintari frankistek prestatutako ekitaldietan dantza-taldeak nahitaez parte har zezala eragoztea.
Biotz Alai Algortako San Nikolas de Bari parrokian 1923an sortutako abesbatza misto batetik sortu zen. Abesbatza horrek Getxoko Koral Elkartea izena hartu zuen, geroago Algortako Orfeoia eta, azkenik, gaur egun darabilen Biotz Alai izena.
Musika elkarte gisa erregistratu zen 1966an, gaur egun daukan egiturari helduta, hau da, ahots baxuen koru gisa, Juan Jose Gainza zuzendari zela.