Efemeridea 2020ko maiatzaren 13a

Ekonomia Ituna orain dela 39 urte berreskuratu zen Bizkaian eta Gipuzkoan

Francoren erregimenak 44 urtean indargabetu zuen eta 1981ean berrezarri zen. Gaur egun, indarraldi mugagabea dauka.

Ekonomia Ituna orain dela 39 urte berreskuratu zen Bizkaian eta Gipuzkoan

Duela 39 urte, gaurkoa lako egun batean, maiatzaren 13an, Bizkaiko eta Gipuzkoako lurraldeek Ekonomia Ituna berreskuratu zuten, Euskadin Gerra Zibila amaitu zenetik, hau da, 1937tik, 44 urtean indargabetuta egon ostean. Arabako lurraldeari, berriz, ez zioten galarazi eta, harrezkero, erabateko aldaketa izan zen autogobernurako tresna horren ohiko funtzionamenduan, ordura arte Ekonomia Itunetik kanpo egoniko Eusko Jaurlaritza txertatu baitzen bertan.


Azken 39 urteotan, Ekonomia Ituna izan da euskal autonomia erkidegoa eta autonomien estatua bereizi dituen ezaugarri nagusia eta itun hori tresna biziki garrantzitsua izan da gurean kudeaketa publikoa gauzatzeko.


Hala ere, lehen Ekonomia Ituna askoz lehenago onartu zen, duela 142 urte, zehazki, 1878ko otsailaren 28an.


Foruak indargabetu eta gero, berriro baliatu zen bigarren Karlistaldia amaitutakoan, XIX. mendearen amaieran, euskal lurraldeek Espainiako Erresumari egiten zioten kontribuzio-sistema gisa. Garai hartan, Espainiako Erresumak, orobat, nork bere zergak biltzeko ahalmena aitortzen zien foru-aldundiei, bertoko gastuei nahiz Estatuko gastu erkideei aurre egin ahal izateko xedez.


Aipaturiko garaitik hona, Ekonomia Ituna etenik gabe berritu egin da gaur egunera arte, salbuespen bakar batekin: frankismoaren sasoian, itunaren aplikazioa eten egin zen Bizkaian eta Gipuzkoan, 1981ean berreskuratu zen arte. Itunaren azken berritzea 2002an egin zen eta, handik aurrera, indarraldia mugagabea da, baina eguneratu egin daiteke.
Ekonomia Ituna, beraz, gure iraganaren, orainaren eta etorkizunaren elkargune nabarmenena da, bai eta gure nortasunaren oinarrizko ezaugarrietako bat ere. Gure subiranotasunaren erakusgarria izanik, itunaren oinarriak zalantzan jarri ohi dituzte etenik gabe ituna ezagutzen ez dutenek edo itunik nahi ez dutenek, bai eta gure autogobernuaren berezitasuna eta hari atxikitako eskubideak onartzen ez dituztenek ere.
 

Informazio gehiago hemen:

“La opinión pública española sobre el concierto económico vasco (1876-1937)”, Hermes Aldizkaria 2. zenbakian (2001). Egileak: Sonia González, Asun Merinero eta Tatiana Urien

- Hermes Aldizkaria 21 zbk. (Zenbaki monografikoa): Retos del concierto económico

Eduardo J. Alonso Olearen artikulua, DEIAn 2012/06/23