Efemeridea • 2023ko azaroaren 25a
1903ko azaroaren 25ean, Sabino Arana Goiri hil zen
Euzko Alderdi Jeltzalearen (EAJ-PNV) sortzaile eta lehen buruzagia gaur lako egun batean hil zen.
Bihar igandean, hilak 26 dituela, urtero bezala, haren omenezko ekitaldia egingo da Sukarrietako hilerrian. Lore-eskaintza egingo da eta meza eskainiko da. Omenaldiari amaiera emateko, Andoni Ortuzar EAJ alderdiaren EBBko buruak hitzaldi politikoa emango du.
Argazkian, EAJ-PNV alderdiko kide eta jarraitzaile ugari, Sabino Aranaren heriotzaren 92. urteurrenean, Sukarrietan.
Luis de Gezalak, 2009ko azaroaren 28an, DEIA egunkariaren Historias vascas sailean argitaratutako «Sabino, el inventor» (Sabino asmatzailea) izenburuko erreportajea erantsi diogu artikuluari. Bertan gogorarazten da Aranak ikurrina sortu zuela, Euzkadi hitza sortu zuela, ereserkia idatzi eta EAJ alderdia sortu zuela. Aitzitik, Aranaren aurkariek diotenaren aurka, ez zuen ez euskara, ezta euskaldunen herria ere asmatu: mende batzuk lehenago ere baziren horiek.