Efemeridea • 2024ko azaroaren 25a
1903ko azaroaren 25ean, Arana Goiri'tar Sabin hil zen
Euzko Alderdi Jeltzalearen (EAJ-PNV) sortzaile eta lehen buruzagia gaur lako egun batean hil zen
Atzo igandean, hilak 24 dituela, urtero bezala, haren omenezko ekitaldia egin da Sukarrietako hilerrian. Lore-eskaintza egin da eta meza eskaini da. Omenaldiari amaiera emateko, Andoni Ortuzar EAJ alderdiaren EBBko buruak hitzaldi politikoa eman du.
Luis de Gezalak, 2009ko azaroaren 28an, DEIA egunkariaren Historias vascas sailean argitaratutako «Sabino, el inventor» (Sabino asmatzailea) izenburuko erreportajea erantsi diogu artikuluari. Bertan gogorarazten da Aranak ikurrina sortu zuela, Euzkadi hitza sortu zuela, ereserkia idatzi eta EAJ alderdia sortu zuela. Aitzitik, Aranaren aurkariek diotenaren aurka, ez zuen ez euskara, ezta euskaldunen herria ere asmatu: mende batzuk lehenago ere baziren horiek.