Efemeridea • 2022ko irailaren 9a
Kataluniako 1932ko Autonomia Estatutua, erreferendum arrakastatsua
Bi autonomia-estatutu onartu ziren Bigarren Errepublikan: Kataluniakoa eta Euskadikoa (1936), gerra hasita zegoela. Kataluniako Autonomia Estatutua orain dela 90 urte onetsi zen.
Gaurkoa lako egun batean, duela 90 urteko irailaren 9an, hain zuzen ere, Kataluniako Estatutua −Nuriako Estatutua ere esaten zioten, Kataluniako Pirinioetako haran horretako santutegian idatzi zelako− onetsi zen. Generalitateko jarduneko presidente Francesc Macià jaunak sustatuta, Kataluniako boto-emaileen % 99k onartu zuten erreferendumean, eta, gainera, erroldatuen % 75ek parte hartu zuen bozketan. Aste batzuk geroago, Kataluniako Parlamenturako hauteskundeak egin ziren, eta 1932ko abenduaren 6an eratu zen, Lluís Companys ganbera legegileko lehen presidente atera zela.
Kataluniakoa izan zen Gerra Zibila hasi aurretik onartu zen autonomia-estatutu bakarra. Alabaina, militarren esku-hartzeak eta Francoren erregimenak era guztietako askatasunak triskildu zituzten: 1931ko Konstituzioa eta ordura arte onartutako autonomia-estatutuak indargabetu ziren.
Argazkian, Companys eta Agirre lehendakaria.
Kataluniako Estatutuaren azala.