Efemeridea 2024ko urriaren 25a

Euskal Autonomia Erkidegoko estatutua, bete gabe

Erreferendum bidez 1979ko urriaren 25ean onartu zen.

Xabier Arzalluzek Madrileko kongresuan estatutua defendatzen. Xabier Arzalluzek Madrileko kongresuan estatutua defendatzen.

Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutua edo Gernikako estatutua erreferendum bidez onartu zen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, BAIEZKOAK alde handiz irabazi zuela, 1979ko urriaren 25ean, orain dela 45 urte.

Denbora luzea igaro den arren, estatutuaren legea gabe dago oraindik ere, Espainiako gobernuak artean eskualdatu gabe dituen transferentziak noiz eskualdatuko eta araudia edukiz hornitzeko beharrezko urratsak noiz egingo dituen zain.

Historian zehar, Euskadik bi autonomia-estatutu izan ditu, 1936koa, Gerra Zibilaren erdi-erdian onartutakoa baina Bizkaiak bakarrik aplikatu zuena −Gipuzkoa eta Araba matxinoen esku zeudelako− eta 1979koa.

Iñaki Anasagastik DEIA egunkariaren Historias Vascas sailean, 2010-10-30ean, argitaratutako erreportajea erantsi diogu artikuluari.


Argazki: Xabier Arzalluzek Madrileko kongresuan estatutua defendatzen.