Efemeridea • 2024ko urriaren 31a
Donostiako “El Fuerista”
Gaurkoa lako egun batean 1897ko “El Fuerista” abertzale bihurtzen zen.
1897ko urriaren 31: ordura arte Gipuzkoako integristen agerkaria izan zen Donostiako El Fuerista egunkarian, erredaktoreen manifestu bat argitaratu zen, “Nuestra bandera” izenekoa, eta adierazpen horretan, euskal abertzaletasunari atxikitako “Jaun-Goikua eta Lege Zarra” leloari babesa adierazten baitzioten.