Efemeridea • 2023ko martxoaren 23a
EAJren susperraldia diktaduraren ostean.
Gaurkoa lako egun batean, 1977ko martxoaren 23an, Barne Ministerioak Euzko Alderdi Jeltzalea legeztatu zuen, altxamendu militarraren eta Gerra Zibilaren osteko diktadura frankistak iraun zuen 40 urteko aldi luzearen ondotik.
Hurrengo egunetan, hain zuzen ere, 24, 25, 26 eta 27an, jeltzaleek diktaduraren osteko lehen Aberri batzarra egin zuten Iruñean. Biltzar historiko horretan, alderdiaren oinarri ideologikoak adostu ziren, hots, EAJ-PNVk ordutik aurrera izan duen bidea ezarri zutenak: abiaburu abertzaleen aldarrikapen baketsua, bide demokratikoen bidezko aberrigintza, euskal erakundeen berreskurapena eta Herriaren eraldaketa ekonomiko, sozial eta kulturala.
Batzar horretan bertan, Hegoaldeko lau lurraldeetako eskualde-kontseiluak ere aukeratu ziren, eta honela osatu ziren:
Araba Buru Batzar:
Jon Urresti Uribe, Joseba Azkarraga Rodero, Francisco Ormazabal Zamakona, José B. Gerenabarrena Iriarte, Xabier Aguirre López, Fernando Castresana, Antonio Pérez Cuadrado, Miguel Ángel Estabillo Ferrer, Jesús M. Galarza, Ignacio M. Ortiz de Zárate, Ignacio M. Eguía, Juan Laburu.
Bizkai Buru Batzar:
Xabier Arzalluz Antia, Iñigo Aguirre Kerexeta, Sabin Zubiri Sánchez, Juan Ajuriaguerra Otxandiano, Iñaki Anasagasti Olabeaga, Antón Ormaza Unamuno, Kepa Sodupe Korkuera, Juan José Pujana Arza, Sabin Intxaurraga Mendibil, Josu Bergara Etxebarria.
Gipuzko Buru Batzar:
Jesús M. Alcain Marticorena, Tomás Aizpurua Cincunegi, Gerardo Bujanda Sarasola, Jesús Esnal Uranga, Joseba Leizaola Azpiazu, Román Sodupe Olaizola, Eli Galdos Zubia, M. Pilar Zubinas Darras, Andoni Idoyaga.
Napar Buru Batzar:
Carlos Claveria Arza, Carlos Garaikoetxea Urrutia, Xabier Amatria Zudaire, José Luis García Falces, Koldo Amezketa Díaz, Andrés Armendáiz Ibiricu, Jacinto Goñi, Patxi Leiza, José Larrea, José Miguel Aguirre, Pedrocho Mangado Cortes, Pello Irujo Elizalde, Juan M. Feliú, Mari Sol Berraondo, Javier Cunchillos.