Efemeridea • 2021ko maiatzaren 28a
Elbira Zipitria: pedagogoa eta ikastolen mugimenduaren bultzatzailea
Gaurkoa lako egun batean, 1906ko maiatzaren 28an, Elbira Zipitria Irastorza jaio zen Zumaian. Irakaslea izan zen, gerraosteko ikastolen mugimenduaren bultzatzailea eta metodo pedagogiko aurreratu baten sortzailea.
Gaurkoa lako egun batean, 1906ko maiatzaren 28an, Elbira Zipitria Irastorza jaio zen Zumaian. Irakaslea izan zen, gerraosteko ikastolen mugimenduaren bultzatzailea eta metodo pedagogiko aurreratu baten sortzailea.
Txikitatik Donostian bizi izan zen familiarekin, eta hamasei urterekin Lehen Hezkuntzako Irakasletza ikasten hasi zen beka bati esker. Ikasketak amaitu ondoren, 1926an “Koruko Andre Mariaren Ikastetxean” hasi zen eskolak ematen, eta jarduera horrekin batera, politika eta kulturari atxikitako gizarte-esparruetan parte hartu zuen, Emakume Abertzale Batzako, Euskaltzaleak elkarteko eta Eusko Ikaskuntzako kide zela.
Bigarren Errepublikan, Donostiako lehen ikastola sortu zuen, nahiz eta Gerra Zibila piztu zenean, Iparraldean babestu behar izan zuen. Behin gatazka amaituta, Zipitria Donostiara itzuli zen eta eskolak ematen hasi zen etxe pribatuetan. Garai hartan, andereño batzuk beren klaseetara joan ziren Zipitriaren metodo pedagogikoa ikastera, eta, horrela, ikastolak ireki zituzten haiek. Amale Arzelus, Faustina Karril eta Mª Karmen Mitxelena ditugu maistra horietako batzuk.
1968an, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak ikasle guztiek Eskola Liburua izateko betebeharra ezarri zuen, ikasi ahal izateko. Hala ere, Elbira Zipitriak eta gainerako maisu-maistrek sortutako ikastolek ezin zuten hori eman, eta orduan sortu zen Orixe ikastola.
Umeei eskolak emateaz gain, Zipitriak euskal helduen alfabetatzea sustatzeko gau-eskola bat ere ireki zuen eta “nor-nori-nork” sistema ezarri zuen. Orixe ikastola 1971n utzi eta 1982ko abenduaren 26an hil zen Donostian.
Miren Llonak, DEIA egunkariaren Historias vascas atalean, 2020/03/14a argitaratutako erreportajea erantsi diogu artikuluari.