Efemeridea 2020ko azaroaren 16a

Elkartzeak indarra dakar

Gaurkoa lako egun batean, 1930eko azaroaren 16an, Bergaran egindako batzarrean, Euzko Alderdi Jeltzalea eta Euzko Jelbatza-Comunión Nacionalista Vasca alderdiak batu ziren.

Elkartzeak indarra dakar

EAJren eta CNVren arteko bateratzeak 9 hilabetetik gora iraun zuen. 1930eko martxoaren 6an, Luis Aranak oharra bidali zien EAJko agintariei, izenburu hau zeukana: “EAJren eta CNVren bat-egitearen alde”.


1930eko otsailaren 25ean, EAJren batzordeak txostena bidali zien CNVko buruzagiei, desiratutako bat-egiteari buruzkoa.


Apurka-apurka, negoziazioek emaitzak eman zituzten. Bi batzorde izendatu ziren, bata EAJren aldetik, honako hauek osatuta: Baltasar Ametzaga, Zeferino Xemein eta Manuel Egileor. Bestea, CNVren aldetik, Francisco Basterretxeak, Sebero Altubek eta Antonio Araluzek osaturikoa.


Adostasuna zabala izan zen, baina bi izan ziren garrantzitsuenak. Batetik, doktrina bera erabiltzea, Sabino Aranarena, eta bestetik, lelo bera; “Jaun-Goikua eta Lagi-Zarra” (JEL).
Azkenean, 1930eko azaroaren 16an, arratsaldeko lauretan, Bergarako batzokian, EAJren eta CNVren batzarrak egin ondoren, Euzko Jelbatza-Comunión Nacionalista Vasca eta Euzko Alderdi Jeltzalea alderdien arteko batasuna gauzatu zen, Ignazio Rotaetxe CNVren EBBko buruak eta Zeferino Xemein EAJren EBBko buruak sinatuta.


Ekitaldian, abertzaletasunari lotutako pertsona ospetsu asko izan ziren eta 124 udal batzarrek izan zuten ordezkaritza (53 Bizkaikoak, 45 Gipuzkoakoak, 25 Nafarroakoak eta 1 Arabakoa).