Efemeridea 2020ko apirilaren 7a

Emakume Abertzale Batzaren (EAB) sorreraren urteurrena

Emakume Abertzale Batzaren (EAB) sorreraren urteurrena

Emakume Abertzale Batza (EAB) 1922ko apirilaren hastapenetan sortu zen, irlandar nazionalistek sorturiko “Cumann na mBan” (Emakumeen Liga) delakoa eredutzat hartuta. Urte hartan bertan, Ambrose V. Martin O'Daly irlandarrak hitzaldi bat eman zuen Bilboko Euskal Gazteriaren lokaletan Cumann na mBan taldeko emakumeek egiten zuten lanari buruz. Euskal emakume abertzaleen aldetik, erantzuna berehalakoa izan zen. Eratu zen unetik bertatik, Emakume Abertzale Batzak jarduera bizia garatu zuen euskara, takigrafia, mekanografia eta abar ikasteko ikastaroak antolatzen, antzerki taldeak sortzen, harilkatzeko taldeak sortzen, mendiko irteerak antolatzen, eta emakume abertzaleek informazioaren zabalkundean eta jelkideen ekitaldi publikoetan zuten parte-hartzea bideratzen.

 

1936 eta 1947 urteen artean, frankismoaren garaian, emakume haietako batzuen konpromiso eta elkartasun zabalari esker, “Alava sarea” egituratu zen, eta antolakunde horren babesean, hainbat laguntza- eta espioitza-ekintza gauzatu zituzten Bigarren Mundu Gerrako preso, erbesteratu eta aliatuen alde. EABren urteurrenaren ingurumarian, 2018ko irailaren 15ean, Deia egunkariaren Historias vascas izeneko sailean argitaratutako erreportajea ekarri dugu gaurkoan.

 

 

Beste agiri berezi bat: "El reglamento de EAB de Vitoria de 1931", gure liburutegian gordeta