Efemeridea • 2022ko martxoaren 7a
Emeterio Soto Campesino “Tiragomas”, burdinazko gudaria
1909ko martxoaren 7an jaio zen, eta Gerra Zibilean matxinatuen aurka borrokatu zen lehenik, eta, ondoren, nazien aurka, Paris askatzean.
Emeterio Soto Campesino, “Tiragomas” ezizenez ezaguna, Arrazolan (Bizkaia) jaio zen (gaur egun, Atxondo), baina oso gaztea zela Santurtzira joan zen bizitzera. Gerra Zibilean, Euskadin, Arana Goiri batailoi abertzaleko Kortabarria konpainiako gudaria izan zen, eta Saibigain mendiko gudan parte hartu zuen, baita Bizkaiko fronteko borroka latzenetako batzuetan ere. Euskadin gerra amaitu ondoren, Frantzian erbesteratu zen, eta Erresistentzian kidetu zen, zehatzago esanda, Frantziako Barne Indarretan. Han, teniente maila lortu zuen.
“Tiragomas” gudari porrokatua izan zen, eta kideek haren ausardia eta adorea azpimarratzen zituzten. 1944ko abuztuaren 25ean, Bigarren Mundu Gerran alemaniarren esku egon zen Parisko askapenean parte hartu zuten euskaldun esanguratsuetako bat izan zen. Heroi izendatu zuten Frantzian.
Santurtzin hil zen 1967an.