Efemeridea 2021ko urriaren 28a

ETAren aurkako lehen manifestazio jendetsua

EAJ-PNVk deituta, gaurkoa lako egun batean, 1978ko urriaren 28an, egin zen manifestazioa, “Euzkadi askatu eta baketsuaren alde” lelopean.

ETAren aurkako lehen manifestazio jendetsua

Garai hartan Leizaola lehendakariak eta haren gobernuak erbestean jarraitzen zuten. Amnistiaren Legeak kartzelak hustu zituen, baina ETA indarkeriazko jarduerarlotu zitzaion, frankismoan egin bezala. Eta EAJ-PNV alderdiak manifestazioa deitu zuen ETAren atentatuen aurka, sufrimendua besterik ez zekartelako. EAJ-PNVren EBBk aukeratutako leloa hauxe izan zen: “Euzkadi askatu eta baketsuaren alde”.


Ideologia anitzeko talde politiko askok manifestazioarekin bat egin zuten arren, manifestazio horren aurkakoak ere azaldu ziren. Adibidez, Txomin Ziluagak, Herri Batasunaren ordezkariak, deialdia “demagogikoa eta oportunista” zela esan zuen. Valentin Solasgaistua ANVko idazkariak justifikatu gabekotzat jo zuen. Iñaki Martinez EIAko (EE) exekutibako kideak “manifestazioa zentralismoak eta haren akolitoek bakarrik erabiliko zutela” esan zuen.


Urriaren 28 hartan, milaka manifestarik bat egin zuten EAJ-PNV alderdiaren deialdiarekin. Beste alderdi eta erakunde sindikal batzuk ere izan ziren bertan (PSOE, PCE, ORT, PTE eta CCOO).


Antolatzaileek onuragarritzat jo zuten elkarretaratzea, nahiz eta ezker abertzalea manifestazioa galarazten saiatu, baina manifestariek ibilbidea aldatu zuten liskar handiagoak saihesteko, tentsio handia sorrarazi zuten liskarren ondorioz.