Efemeridea 2021ko apirilaren 13a

Eusebio Maria Azkue: Bizkaiko olerkari ospetsua

Gaurkoa lako egun batean, 1813ko apirilaren 13an, Eusebio Maria de los Dolores Azkue jaio zen Lekeition. Bizkaiko olerkari eta matematikari ospetsua izan zen Resurreccion Maria Azkue apaiz eta filologoaren aita.

Umezaroa Zamudion eman zuen, eta Humanitate eta hizkuntza klasikoen ikasketak egin zituen Bilboko frantziskotarren komentuan. Karlisten alde borrokatu zen lehen karlistaldian, baina Marotoren ituna onartu ez, eta 1839an Ferrolera joan zen, Nautikako ikasketak egitera. Pilotu lan egin ondoren, 1842an, irakasle postua atera zuen Bermeoko nautika-eskolan . Mundakako eta Lekeitioko eskoletan ere lan egin zuen.

1842an Laureana Ozerinekin ezkondu zen eta bost seme-alaba izan zituzten senar-emazteek. Laureana 1856an hil zen eta Azkue Mari Carmen Aberasturirekin ezkondu zen. Eusebiok eta mari Carmenek zortzi seme-alaba izan zituzten.

Poesiaren alorrean biziki nabarmendu zen, lan gehienak Mundakan idatzi zituela, 1860. urtearen inguruan. 1896an, Resurreccion Maria Azkue semeak horietako askoren bilduma argitaratu zuen, “Parnasorako bidea” izenarekin.

1873ko azaroaren 11n hil zen, Lekeition, 60 urte zituela.