Efemeridea 2022ko urtarrilaren 17a

Euskadi Irratiaren lehen euskarazko saioak

Gaurkoa lako egun batean, 1983ko urtarrilaren 17an, euskal irrati publikoak euskarazko lehen saioa eman zuen, hamabi orduko programazioa eskainita.

Euskadi Irratiaren lehen euskarazko saioak

Euskadin 1983. urtean izan ziren euri-jasek aparteko lekukoa izan zuten: Euskal Telebista estreinatu berriaren kamerak. Behingoz, euskaraz entzun ahal izan genituen albistegiak. Eta telebistarekin batera, euskal irrati publikoa, Euskadi Irratia, euskarazko saioak ematen hasi zen,hamabi orduko programazioa eskainita.


1986an, ETB1en euskarazko saioekin batera, ETB2 jarduten hasi zen, hasiera-hasieratik gaztelaniaz; hala, bi kanal eskaintzen zituen lehen telebista autonomikoa izan zen ETB. Urte batzuk geroago, 2001ean, ETBSat-en saioak hasi ziren eta estatu osora hedatu zen Canal+ erabiliz, bai eta Europa osora eta Ameriketara ASTRA satelitea eta Canal Vasco baliatuz, hurrenez hurren.


2007ko irailaren 25ean, telebistaren instalazioak Iurretatik Bilbora aldatu ziren.


2008ko urriaren 10ean, ETB3 kanala, gazteentzako eta aisialdiko edukiak, erreportajeak eta albistegiak eskainita, euskaraz emititzen hasi zen. 2011ko irailean, ETBK/Sat kanala aurkeztu zen, hau da, ETBSat-en programazioan oinarriturik, kirol-arloko programazio oparoa eskaintzen duen kanala. Azkenik, ETB4 izena hartu zuen. 


Gaur egun, arestian esandako kanalez gain, EiTBk bost irrati (Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria, Gaztea eta EITB Irratia) eta web-ataria (eitb.eus) dauzka.