Efemeridea • 2022ko urtarrilaren 11a
Euskal Autonomia Estatutua abian jartzea
Gaurkoa lako egun batean, 1980ko urtarrilaren 11n, Euskal Autonomia Estatutua sartu zen indarrean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta berrogei egunera.
Autonomiaren bidez, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiak elkarren artean banandutako probintziak izateari utzi zioten, eta "Euskal Herria" izeneko autonomia Erkidego bihurtu ziren, gobernu edo botere betearazle batez eta Legebiltzar edo organo legegile batez hornituta.
Atxikituta, Iñaki Anasagastik 2010eko urriaren 30ean DEIAn argitaratutako erreportaje bat, onartu zeneko urteurrena zela eta.