Efemeridea 2021ko abenduaren 17a

Euskal autonomiaren alde egindako lehen urratsak

1917ko abenduaren 17an, duela 104 urte, euskal ordezkari batzuek autonomia handiago eskatzeko mezua aurkeztu zion Manuel García Prieto Espainiako gobernuburuari.

XX. mendearen hasierako egoera politikoa nahikoa nahasia zen Espainiako estatuan nahiz munduan, eta ingurumari horretan egin ziren euskal autonomiaren aldeko lehen urratsak.

 

1917ko abenduaren 17an, duela 104 urte, 18:00etan, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako probintzia aldundietako ordezkari batzuk, Madrilen zeuden zenbait legebiltzarkiderekin batera, Manuel García Prieto Espainiako Gobernuko presidentearekin izan ziren, hitzordua aurretiaz adostuta. Gipuzkoako Diputazioaren presidente Ladislao Zabalak, aurreko udan diputazioek idatzitako mezua, udalekin eta legebiltzarkideekin eztabaidatu eta babes zabala lortu zuena, irakurri zuen gobernuburuaren aurrean.


Eduardo J. Alonso Oleak, DEIA egunkariaren Historias vascas sailean, 2017ko abenduaren 20an argitaratutako erreportajea erantsi diogu artikuluari.


Argazkia: zalantza izpirik gabe, euzko abertzaleek 1917ko martxoko hauteskundeetan lortutako garaipenak bultzatu zuen autonomiaren aldeko kanpaina.