Efemeridea 2020ko apirilaren 21a

Euskal emakumeen sufragio-eskubidea Iparraldean

Gaurkoa lako egun batean, 1944ko apirilaren 21ean, hain zuzen ere, Comité Français de Libération Nationale delakoak emakumeei aitortu zien ordezkariak hautatzeko eta hautagai izateko eskubidea.

Euskal emakumeen sufragio-eskubidea Iparraldean

Gaurkoa lako egun batean, 1944ko apirilaren 21ean, hain zuzen ere, Comité Français de Libération Nationale delakoak emakumeei aitortu zien ordezkariak hautatzeko eta hautagai izateko eskubidea. Eskubide hori urte horretako urriaren 5eko ordenantzan jaso zen, Errepublikaren behin-behineko gobernuaren eskutik, Charles de Gaulle jenerala agintean zela.

 

Hala eta guztiz ere, emakumeek ez zuten eskubide hori baliatzerik izan 1945eko apirilaren 29ko udal-hauteskundeak izan arte, eta, handik gutxira, Batzar Konstituziogilerako hauteskundeetan, urte horretako urrian.

 

Horrela, Iparraldeko euskal emakumeek ere eskuratu zuten Frantziako Estatuko emakumeek mende batzuk lehenagotik aldarrikatzen zuten nahietako bat, hain zuzen ere, Olympe de Gouges (Marie Gouze) ekintzailearen garaitik, 1791. urtean egindako “Emakumeen eta emakumezko herritarren eskubideen aldarrikapena” delakoaren ondorena.

 

Beste alde batetik, Hego Euskal Herrian, emakumeek sufragio-eskubidea baliatu zuten lehen aldia 1933ko azaroaren 5ean izan zen Euskadiko Autonomia Estatutuari buruzko erreferenduma zela eta. Bozketa horretan, autonomiaren aldeko babesa erabatekoa izan zen.

 

Hamalau egun geroago, azaroaren 19an, Espainiako Estatuan izan ziren Gorteetarako hauteskundeetan ere botoa ematea izan zuten emakumeek.

 

Oso tarte laburragatik bada ere (pare bat aste), nabarmendu behar dugu emakumeek, Estatu osoan, Euskadin sartu zutela botoa lehenengoz hautestontzietan. Eta sasoi hartako prentsak dioenez, emakumeen mobilizazioa zabala bai zabala izan zen.

 

Informazio gehiago:

Asier Madarietaren artikulua,  2013/11/02 DEIAn