Efemeridea 2021ko irailaren 1a

Euskal Ikasketen Elkartea: kulturaren zabalkundea XX. mende hasierako gazte abertzaleen artean

1907ko irailaren 1ean, Bilboko Euzko Gaztediren baitan, Euskal Ikasketen Elkartea sortu zen.

Euskal Ikasketen Elkartea: kulturaren zabalkundea XX. mende hasierako gazte abertzaleen artean

Elkarte horrek euskal kulturaren aldeko mota guztietako jarduerak garatu zituen, eta  abertzaletasunari, historiari, Bizkaiko geografiari eta Arte Ederrei buruzko ikastaroak antolatu zituen (lehen urtean, hirurehun bat gaztek parte hartu zuten ikastarootan), bai eta gai horiei buruzko hitzaldiak, lehiaketak eta argazki-lehiaketak ere. Musikaren arloan, musika-akademia bat sortu zen eta solfeo-eskolak eskaini zituen. Azkenik, Euzko Gaztediren Orfeoia eratu zen, hirurogei kidek baino gehiagok osatutakoa.

ç
Euskal abertzaletasuna erabakigarria izan zen Euskal Pizkundea deitutako XX. mende hasierako kultura- eta politika-arloko mugimenduan. 1916. urtearen inguruan, Bilboko Euzko Gaztedik gogotik parte hartu zuen Euskal Bibliografia prestatzeko proiektuan, geroago, Liburutegi Nazionala sortzeko helburuz.


Euskal gazte abertzaleen belaunaldi horren kultura- eta politika-lanari esker, hein handi batean, abertzaletasunak bizirik iraun zuen Primo de Riveraren diktaduraren sasoian, eta lehen indar politiko bilakatu zen Bigarren Errepublikan.


Albisteari erantsita doa Luis de Gezalak DEIA egunkariaren “Historias vascas” sailean 2010eko otsailaren 13an argitaratutako “El faro del nacionalismo vasco” erreportajea.


Argazkian, Euzko Gaztediko talde bat.