Efemeridea • 2022ko urtarrilaren 31a
Euskal jatorriko Atahualpa Yupanqui, folklore argentinarraren aita
Gaurkoa lako egun batean, 1908ko urtarrilaren 31n, Hector Roberto Chavero Aranburu jaio zen. Kitxuaz, Atahualpa Yupanqui izenak “urrutiko lurretatik zerbait azaltzera datorrena” esan nahi du.
114 urte bete dira gaur Hector Roberto Chavero, Atahualpa Yupanqui izenez mundu osoan ezaguna egin zen abeslari eta musikagilea, Campo de la Cruzen (Pergamino) jaio zela. Ama euskalduna eta aita indiarra zituela, Ameriketako indigenak omendu zituen izena hautatzerakoan: “Atahualpa” inken azken subiranoa izan zen eta “Yupanqui” hitzak “azalduko duzu” esan nahi du. “Mestizoaren isiltasuna eta euskaldunaren irmotasuna daramat odolean” adierazi zuen artista horrek eragin izugarria izan zuen euskal abeslarietan, hala nola Mikel Laboarengan.
Atahualpa Yupanqui euskal-argentinarra Hego hemisferioko abeslari ezagun eta maitagarrienetako bat izan zen, 1.200 lan baino gehiago egin zituela, paisaiaren poesia eta gizakien patuarekiko zuen errebeldia uztartuta.