Efemeridea 2021ko uztailaren 30a

Euskal liburuen lehen erakusketa

1935eko uztailaren 30ean, duela 86 urte, Euskal Liburuaren I. Erakusketaren inaugurazioa egin zen Sabin Etxean.

Euskal liburuen lehen erakusketa

1935eko uztailaren 30ean, duela 86 urte, Euskal Liburuaren I. Erakusketaren inaugurazioa egin zen Sabin Etxean. Euskal kultura eta politikako ehunka pertsona batu ziren ekitaldi horretara, besteak beste, Esteban Urkiaga “Lauaxeta” olerkaria, eta berak eskaini zuen inaugurazio-hitzaldia.


EAJ-PNV alderdiaren BBBko Kultura sailburu Jesus Agirregoitiak ekitaldi hartan nabarmendu zuenez, “herri batek daukan erakusgairik duin eta nobleena liburuena da, liburuetan arduraz jasotzen gizabanakoek pentsatzen duten guztia, etorkizunean transmititzeko. (…) Liburuetan, emantzipazio eta ongizatearen bidean amets egiten duen herri oso baten pentsamendu bizia datza”.


Hogeita hamar urte geroago, 1965ean, Gerediaga Elkarteak, sortu eta gutxira, gerrak gerora zapuztu zuen lehen ekimen haren lekukoa hartu zuen eta haren lehen ekintzetako bat euskal liburu eta disko azoka bat antolatzea izan zen. Gaur egun ere, euskara eta euskal kultura maite dugunon topagune nagusia da Durangoko azoka.


Argazkia: Euskal Liburuen I. Erakusketaren xehetasuna.