Efemeridea • 2020ko irailaren 30a
“Euskalduna”, euskara bere orrialdeetara ekarri zuen Bizkaiko lehen egunkarietako bat
1896 eta 1909 urteen artean, 600 zenbaki ere kaleratu zituen eta kolaboratzaile ospetsu ugari izan zituen.
1905eko irailaren 30ean, gaurkoa lako egun batean, 1896an sortuko “Euskalduna” egunkariak “Jaun-Goikua eta Lagi-Zarra” azpititulua, hau da, Euzko Alderdi Jeltzalearen leloa, txertatu zuen bere goiburuan. Euskalduna astekaria zen eta 1909ra arte argitaratu zen.
Dionisio Aristegi Urtazak sortu zuen eta, hasiera batean, Fidel Sagarminagak eratutako Euskalerria elkartearen agerkari foruzalea izan zen. 1898an, ostera, Euzko Alderdi Jeltzalearen talde euskalerriakoaren agerkari bilakatu zen. Euskarazko artikuluak argitaratu zituen Bizkaiko lehen egunkarietakoa izan zen, horietako batzuek eduki politiko esanguratsua zutela. 600 ale baino gehiago argitaratu zituen Euskalduna astekariak hainbat kolaboratzaile ezagun izan zituen, besteak beste, Arturo Campion, Felipe Arrese Beitia, Antonio Trueba, Telesforo Aranzadi, Emiliano Arriaga eta Ebaristo Bustintza.