Efemeridea • 2020ko apirilaren 29a
Eusko Abendaren Ereserkiak 115 urte
Gaurkoa lako egun batean, orain dela 115 urte, Aberri astekari abertzaleak bazekarren azalean Eusko Abendaren Ereserkia Euskadiko ereserkitzat hartu zela.
Sabino Arana Goirik idatzi zuen letraren lehen bertsioa, 1895ean, Larrinagako kartzelan emandako espetxealdian . Urte batzuk geroago, 1902an, espainiar agintarien jazarpen ugarien ondorioz, Larrinagan berriro ere preso zegoela, gure ereserkiaren behin betiko letra idatzi zuen. Arana Goiriren jatorrizko ideia ‘ezpata-dantzaren’ musika lagun interpretatzea zen, baina hil ondoren, Kelda Zabala musikagileak gaur egun ezagutzen dugun moldea eman zion.
Diktadura frankistaren sasoian, euskal abertzaleek Eusko Abendaren Ereserkiaren doinuaren eta ezpata-dantzaren musikaren arteko antzekotasuna (ereserkia horretan oinarriturik baitzegoen) baliatzen zuten txistulariek jendaurrean jo zezaten, ezpata-dantza musikaz jantzi behar zenetan.
Diktadura frankista amaitu ostean, 1983ko apirilaren 14an, Eusko Legebiltzarrak 8/9183 Legea onartu zuen eta, horren bidez, Eusko Abendaren Ereserkia berriro ere izendatu zen Euskadiko ereserki ofizial.
¡Gora ta gora Euzkadi!
¡Aintza ta Aintza
Bere Goiko Jaun onari!
Areitz bat Bizkaian da,
Zar, sendo
Zindo
Bera ta
Bere Lagija Lakua,
Areitz-ganian dogu
Gurutza
Deuna,
Beti geure goiburu
¡Abestu gora Euzkadi!
Aintza ta aintza
Bere Goiko Jaun onari.