Efemeridea • 2021ko apirilaren 29a
Euzko Abendaren Ereserkia: euskal ereserkia
Gaurkoa lako egun batean, 1905eko apirilaren 29an, Patria euskal astekari abertzaleak azalean iragarri zuen Euzko Abendaren Ereserkia hartu zuela euskal nazioaren ereserkitzat.
Gaurkoa lako egun batean, 1905eko apirilaren 29an, Patria euskal astekari abertzaleak azalean iragarri zuen Euzko Abendaren Ereserkia hartu zuela euskal nazioaren ereserkitzat.
Ereserki horren lehen letra Sabino Aranak idatzi zuen, 1895ean, Larrinagako kartzelan emandako aldi batean. Urte batzuk geroago, 1902an, zehazki, behin betiko letra idatzi zuen espetxe horretan bertan.
Hasiera batean, Sabino Aranaren asmoa izan zen ereserkia “ezpata-dantza”ren musikaz interpretatzea, baina Arana hil ondoren Kelda Zabala musikagileak moldatu zuen, eta gaur egun ezagun dugun moldea eman zion.
1936ko lehen Eusko Jaurlaritzak Euzko Abendaren Ereserkia-ren letra gabeko doinua hartu zuen Euskadiko ereserki gisa. 1983an, berriz, demokrazia berreskuratu eta Euskadiko Autonomia Estatutua onartu ondoren, Eusko Legebiltzarrak ereserki ofizial izendatu zuen doinu hori, EAJ eta CDSren aldeko botoak baliaturik, PSOE, Euskadiko Ezkerra eta Alianza Popular alderdiek aurka bozkatu zutela.
Luis de Gezalak, 2009ko azaroaren 28an, DEIA egunkariaren Historias vascas sailean argitaratutako erreportajea erantsi diogu artikuluari.