Efemeridea 2020ko irailaren 24a

“Euzko Gudariak”, gudarien ereserkia

Gaurkoa lako egun batean, orain dela 84 urte, lehen aldiz kantatu zuten fronterako bidean.

“Euzko Gudariak”, gudarien ereserkia

Gaur, irailaren 24an, 84 urte bete dira gudariak Bilbotik barrena desfilatu zutenetik “Euzko gudariak” aurreneko aldiz kantatuz.


Getxoko Jose Maria Garate Azkarraga jeltzaleak egin zuen letra 1932. urtean, baina une horretan, ez zuen izan urte batzuk geroago eduki zuen oihartzunik. Gerra Zibila piztu zenean, EAJ-PNV alderdiaren Arana Goiri batailoiak ereserkia kantatzen hasi zen Iturribideko patronatuan, eta 1936ko irailaren 24an, gudariek abestian erabili zuten ahoan Elgoibarko Zirardamendi-Aiastiako frontera zihoazela, ikurrinaren atzean. Gudariek gudu horretan lortutakoa dela medio, frontea egonkortu eta frankisten aurrerakada gerarazi zuten euskal lurraldean.  Horri esker, urriaren 7an, Jose Antonio Agirre lehendakari hautatu zuten.


“Goazen gudari danok… Askatasun bidean. Zirardamendi, Aiastia (San Migel-Elgoibar, 1936” izeneko dokumentala ikus daiteke esteka honetan. Baleuko etxeak ekoitzi Sabino Arana Fundazioak lagundutako dokumental horretan, gudariei entzun ahal diegu abesti abertzalea kantatzen.


Era berean, esan beharra dago Gernika batailoiko gudariek ere doinu hori izan zutela lagun 1945ean, Pointe-de-Grave (Bordele) nazietatik askatzen parte hartu zuteneko erasoaldian.


Erreportajea DEIA egunkarian: “Goazen gudari danok... Arana Goiri batailoia faxismoaren aurka”. Egilea: Iñaki Goiogana (Deia, 2014.09.20).


Eusko gudariak gera
Euskadi askatzeko
gerturik daukagu odola
bere aldez emateko

Irrintzi bat entzun da
goiko tontorrean
goazen gudari danok
ikurriñan atzean

Faszistak datoz eta
Euskadira sartzen
goazen gudari danok
geure aberria zaintzen

Gure aberri laztanak
dei egin dausku-ta
goazen gudari danok
izkilluak artuta.