Efemeridea • 2022ko martxoaren 31a
Excelsior, Euskadiko (eta estatuko) lehen kirol-egunkaria
Bilbon argitaratzen hasi zen, gaurkoa lako egun batean, 1924ko martxoaren 31n.
Primo de Riveraren diktadura betean agertu zen egunkaria. Excelsior sortzeko arrazoia hauxe izan zen: argitaratzaileak, Tipográfica General zeritzonak (Euzkadi eta La Tarde egunkariak kaleratzen zituen berak) diktaduraren zentsurari izkina egiteko egunkari bat argitaratzeko beharra zeukan. Hortik dator egunkariaren azpititulua: kirolak, informazioa, kultura.
Euskadiko kirol-prentsaren aitzindaria izan zen, bai eta egunero-egunero kalean zegoen mota horretako lehen argitalpena ere.
Jacinto Mikelarenak zuzendu zuen eta, haren eraentzari esker, egunkariak arrakasta handia lortu zuen. Horrenbesteko arrakasta izan zuen ezen, 1929an, Euskal Herriko lehen Itzulia antolatu zuen. Egunkariak, kirol-albisteez gain, estatuko eta atzerriko informazio politikoari buruzko zutabe bana editatzen zuen. Une batzuetan, 20.000 ale baino gehiago kaleratu ziren.
1. argazkia: Antonio de Gezalaren IV. Euskal Herriko Itzuliaren kartela.
2. argazkia: Excelsior egunkariaren ale baten idazpurua (1929).