Efemeridea • 2024ko martxoaren 14a
Pepe Mitxelenaren heriotza
Gaurkoa lako egun batean, 1982ko maiatzaren 14n “Pepe” Mitxelena Agirre zendu zen Donostian. Mitxelena euskal abertzale historiko esanguratsua izan zen.
Irunen jaio zen, 1906an; Gerra Zibilean, Eusko Jaurlaritzarentzako Informazio Zerbitzuak antolatu eta zuzendu zituen anaia Juan Joserekin batera. ‘Alava sare’ ezagunaren bultzatzaileetako bat izan zen. Bigarren Mundu Gerran, Gurseko eremutik hainbat euskal nazionalista askatzen parte hartu zuen, alemanen tropen aurrerapena zela eta, heriotza seguru batetik salbatuz. 1945eko apirilean, Parisen, Lehendakariarekin izandako bileran egon zen. Bertan, euskal abertzaletasunak jarraitu beharreko urratsak zehaztu ziren. Agirre Lehendakaria hil ondoren, Euskadira itzuli zen 1965ean. Irudian, Pepe Mitxelenaren erretratua, Félix Rekondo ilobak egina.