Efemeridea 2021ko otsailaren 18a

Frai Pedro Regalado Mañarikua Irazola: Durangotik katixima kitxuan ematera

Gaurkoa lako egun batean, 1958ko otsailaren 18an, Frai Pedro Mañarikua Irazola, frantziskotar abadea, hil zen Ayacucho hirian (Peru).

Frai Pedro Regalado Mañarikua Irazola: Durangotik katixima kitxuan ematera

Gaurkoa lako egun batean, 1958ko otsailaren 18an, Frai Pedro Mañarikua Irazola, frantziskotar abadea, hil zen Ayacucho hirian (Peru).

 

Durangon jaio zen 1876an, eta meza-mutil izan zen San Frantziskoko Ama Klaratarren komentuan, jaio zen baserritik gertu. Josulagunen San Jose ikastetxean latina ikasten ari zela, frantziskotarren Aguilerako komentuan sartu zen. 1899an, abade ordenatu zuten Burgo de Osmako (Soria).apezpiku-jauregian.

 

1902an, 26 urte zituela, Perura joan zen misiolari. Cusco, San Frantzisko Lima eta Arequipara ere bidali zuten, Ayacucho hirian finkatu zen arte; bertan, 45 urte eman zituen, hil zen arte.

 

Perun, apostolutza-lanak eta ikerkelan historikoak egin zituen. Berari buruz esaten da katixima kitxuan idatzi zuen lehen pertsona izan zela. Gainera, frantziskotar durangar horrek mende betean Ayacuchon argitaratu ziren egunkari guztiak bildu zituen, eta “Un siglo de periodismo en Ayacucho” izeneko liburua idatzi zuen, baita meza-liburu bat ere. Azkenak, “Cristiano Runa” izenekoak, kristau-ikasbidea, otoitzak eta kantak bazekartzan.

 

Era berean, titulu akademikoak eskuratu zituen eta hiriko kultura eta historia museoaren zuzendaria izan zen. 82 urte zituela hil zen Ayacuchon, hots bizitzako azken 45 urteak emandako hirian.