Efemeridea • 2023ko irailaren 5a
Frantzisko Xabier Landaburu, EAJ-PNV alderdiak Bigarren Mundu Gerratik aurrera garatu zuen politika europazalearen ordezkari nagusietako bat
Gaur, irailaren 5ean, 116 bete dira Landaburu jaio zenetik.
Xabier Landaburu XX. mendeko 30eko hamarkadan euskal bizitza politikoan aritu zen belaunaldiko kidea izan zen; garai hartako ordezkari esanguratsu Jose Antonio Agirre, Manuel Irujo, Jesus Maria Leizaola, Jose Maria Lasarte eta beste hainbatek, gehienak gazteak zirela, erantzukizun handia hartu zuten Bigarren Errepublikan, Gerra Zibilean, Bigarren Mundu Gerran eta erbestean. Euren gaitasun eta prestakuntza sozial nahiz akademiko apartak bermatuta, euskaldunen belaunaldi horretako kideek herri eta ideia batzuekiko maitasunagatik sakrifikatu zuten ongizatezko etorkizuna.
Europa batu eta indartsuaren defentsa, Euskadik nazio gisa parte har lezakeen Europa federala, ‘Agirre doktrina’ izeneko proposamenean txertatu zen. EAJ-PNV alderdiaren eta Eusko Jaurlaritzaren Europaren aldeko apustu hori Bigarren Mundu Gerra amaitu ostean sendotu zen, eta egiazko isla izan zuen euskal buruzagiek nazioarteko hainbat erakunde europazaletan parte hartu zutelarik. Buruzagi horietako bat Landaburu izan zen. Landaburu izan zen euskaldun abertzaleen “ageriko aurpegia”, bai erakunde federalistetan, bai demokristauetan.
Demokrazia Kristauaren Euskal Taldeko burua izan zenez gero, sarritan jardun zuen Europako foroetan. Gainera, Euskal Mugimendu Federalistaren (EMF) sortzailea izan zen, Europako Mugimenduaren Espainiako Kontseiluko kidea eta Nouvelles Equipes Internationales (NEI) zeritzon taldeko kidea ere bai
DEIA egunkariaren Historias vascas sailean argitaratutako Landabururi buruzko bi erreportaje erantsi dizkiogu artikuluari:
‘Landaburu, la cara visible del nacionalismo vasco en Europa’ (Leyre Arrieta, 2013-05-04).
‘La causa del Pueblo Vasco’ (Eduardo Jauregi, 2016-06-18).