Efemeridea 2020ko apirilaren 23a

Gaur, apirilaren 23an, “Liburuaren eguna” ospatzen dugu

Horregatik, Sabino Arana Goirik idatzitako lehen liburua, «Bizkaya por su independencia» partekatu nahi dugu zuekin.

Gaur, apirilaren 23an, “Liburuaren eguna” ospatzen dugu

Gaur, apirilaren 23an, “Liburuaren eguna” ospatzen dugu. Horregatik, Sabino Arana Goirik idatzitako lehen liburua, «Bizkaya por su independencia» partekatu nahi dugu zuekin. Bere anaia Luisi eskainitako kontakizuna da, bizkaitarrek Gaztela eta Leongo errege-erreginen aurka egindako lau guduri buruzkoa. Lau borrokaldi horiek Bizkaiko independentziaren oinarriak ezarri zituzten Erdi Aroan.


Lana 1893ko ekainaren 3an argitaratu zen eta, handik hilabete batzuetara, Sabino Aranak bere lehen lanaren funtsak azaldu zituen Larrazabalgo txakolindegian egindako ‘aparimerienda’ batean. Hogei bat lagun bildu ziren batzar hartara. Luis de Gezala historialariak horren guztiaren berri gogoraraziko digu ohar honi erantsi diogun PDF fitxategian.


Era berean, Joseba Agirreazkuenaga Euskal Herriko Unibertsitateko Historia Garaikideko katedradunak ere hainbat gogoeta egin zituen, 2016ko otsailaren 27an, Arana Goirik probintziako diputatu gisa egindako lanari buruz eta garai hartako egoera sozio-politikoari buruz. Hori guztia jaso zen Bizkaiko Foru Aldundiak Aranaren jaiotzaren 150. urteurrenean antolatu zuen “Askatasun eguzkia, basotik irten da. Sabino Arana Goiri (1865-1903)” izeneko erakusketan.

 

 

Informazio gehiago hemen:

- Luis de Guezalaren artikulua, 2011/06/04 DEIAn

- Joseba Agirreazkuenagaren artikulua, 2016/02/27 DEIAn