Efemeridea 2020ko irailaren 21a

Gaurkoa lako egun batean, 1804. urtean, Espainiako Koroaren armadak Bilbo okupatu zuen

Okupazioak 1807ko martxora arte iraun zuen.

Gaurkoa lako egun batean, 1804. urtean, Espainiako Koroaren armadak Bilbo okupatu zuen

Zamakolada izeneko matxinada gertatu ondoren, 1804ko irailaren 21ean, milaka soldaduren okupazio militarra jasan zuen Bilbok, Koroaren zerbitzuko zegoen Godoyren guardiari atxikitako Benito San Juan brigadierraren agindupean. Horixe izan zen Espainiako monarkiaren gobernuak Bizkaiko Jaurerrian egindako lehen zuzeneko jarduera, bai eta Bizkaia Espainiako erresumako “beste probintzia bat” bilakatu zuen prozesuaren aurrerapena ere, lurraldeko foru-ordenamendua indargabeturik hasten ari zen mendean.


1804ko irailaren 21eko okupazio militarrak 1807ko martxora arte iraun zuen. Aldi horretan, Bizkaiko Batzar Nagusietan izendatutako agintariak kendu zizkioten lurraldeari eta, bestetik, indargabetutakoak ezarri. Egoera horren eraginez, lurraldeko ekonomia nabarmen pobretu zen.


Historias de los vascos sailean argitaratutako erreportajea (DEIA egunkaria, 2011/03/19).