Efemeridea 2021ko otsailaren 26a

Haydée Agirre: euskal abertzaletasunari lotutako emakume nabarmena

Gaurkoa lako egun batean, 1907ko otsailaren 26an, jaio zen Haydée Agirre Doradell, EAJ-PNV alderdiko ekintzaile eta abertzaletasunaren zabaltzaile nabarmena.

Haydée Agirre: euskal abertzaletasunari lotutako emakume nabarmena

Gaurkoa lako egun batean, 1907ko otsailaren 26an, jaio zen Haydée Agirre Doradell, EAJ-PNV alderdiko ekintzaile eta abertzaletasunaren zabaltzaile nabarmena.

 

Santurtzin jaio zen eta Erizaintza ikasketak egin zituen. Gazte-gaztetatik, zabalkunde-lanetan jardun zuen EAJ-PNV alderdian, baina “Emakume Abertzale Batzan” (EAB) nabarmendu zen gehien, batez ere, bere bizitasunagatik eta hitz egiteko trebetasunagatik. Gainera, artikulugile bikaina izan zen euskal prentsa abertzalean, eta kolaborazioak egin zituen Nafarroako Jagi-Jagi eta Amayur astekarietan eta Bilboko Euzkadi egunkarian.

 

Bigarren Errepublikaren garaian (1931-1939) ideia abertzaleen defentsan eta zabalkunde-lanetan aritu zen buru-belarri. Hori dela eta, Bilboko Larrinagako kartzelan atxilotu zuten, Polixene Trabuduarekin batera.

 

Gerra Zibilean (1936-1939) lehen sorospenetako erizaina izan zen Basurtuko ospitalean, eta 1937an Santoñara eraman zuten. Handik Baionara abiatu zen eta Bidarteko (Lapurdi) La Roseraie ospitalean lan egin zuen. Gainera, Eresoinka abesbatzan parte hartu zuen eta, horri esker, Europan barrena ibili zen.

 

1950eko hamarkadan Andorrara joan zen bizitzera, eta han bizi izan zen 30 urtean, Bilbora itzuli ahal izan zuen arte. 1998ko otsailaren 15ean hil zen, 91 urte zituela.

 

DEIA egunkariaren “Historias Vascas” sailean, 2010eko maiatzaren 15ean, argitaratutako Leyre Arrieta Alberdiren erreportajea erantsi diogu artikuluari.