Efemeridea • 2023ko otsailaren 13a
Henri Roussel, aktore eta zinema-zuzendaria
Gaurkoa lako egun batean, 1946ko otsailaren 13an, Henri Roussel zinemagile lapurtarra zendu zen Parisen.
Henri Roussel 1875ean jaio zen Baionan, eta aktore eta zinema-zuzendaria izan zen. Aktore hasi zen lanean zinemaren munduan, San Petersburgoko Mijáilovski antzokian antzerkilari jardun ostean. 1913tik aurrera, hogei bat filmen zuzendari lan egin zuen, eta horietako batzuen gidoia ere idatzi zuen. Bere filmik ospetsuena (zinema mutukoa) 1924an estreinatu zen «Bioleta inperialak» izan zen, Raquel Meller protagonista izan zuena. Film hori grabatu zuen berriro Mellerrekin 1932an, ordukoa soinuduna. Parisen hil zen 1946ko otsailaren 13an.