Efemeridea 2022ko urtarrilaren 20a

Herritarren protesta errepresio frankista salatzeko Gipuzkoan, San Sebastian egunean

1969ko urtarrilaren 20an, egun horretako festan parte hartzen zuten elkarteek boikota egin eta Donostiako alde zaharreko kaleak hutsik geratu ziren.

Herritarren protesta errepresio frankista salatzeko Gipuzkoan, San Sebastian egunean

Frankistek salbuespen-egoera ezarri zuten Gipuzkoan 1968ko udatik 1969ko udaberrira eta, aldi hartan, atxiloketak, torturak eta erbesteratzeak nabarmen areagotu ziren. Salbuespen-egoera 1968ko abuztuaren 3an sartu zen indarrean, eta zenbaitetan luzatu ondoren, 1969ko apirilaren amaierara arte iraun zuen.


Neurri horren justifikazioa “ordena publikoaren kontrako eta delituzko gertakari” ugariak ziren, baina argi zegoen agintariek mendeku hartu nahi zutela, abuztuaren 2an, ETAk Melitón Manzanas polizia eta torturatzaile frankista hil zuelako eta, ekainaren 7an, talde terroristarekin izandako liskar batean, José Pardines guardia zibila ere hil zelako.


1969ko urtarrilaren 20an, San Sebastian eguna zela eta, egun horretako festan parte hartzen zuten elkarteek boikota egitera deitu zuten, eta Donostiako alde zaharreko kaleak hutsik geratu ziren, garai hartako errepresio orokorra salatzeko.


Aranzadi Zientzia Elkarteak eta EHUk 2018an argitaratutako «Gipuzkoa salbuespen egoeran» liburuak da gertaera haien guztien berri ematen du. Javier Buces, Juantxo Egaña, Francisco Etxeberria, Jon Mirena Landa, Laura Pego eta Rakel Perez ditugu liburuaren egileak.