Efemeridea • 2024ko martxoaren 19a
Ikurrinaren istorioak
Ikurrina lehen aldiz goratu zen lekutik kanpo, hau da, Euskeldun Batzokija-tik kanpo, 1895eko martxoaren 19an erakutsi zen (orain dela 129 urte), zehazki, Bermeoko «Aketxe» balandroaren txopan (argazkia jasotzen duen irudia).
Lehen bider, hain zuzen ere, Bilboko Euskeldun Batzokija-n jarri zen, 1894ko uztailaren 14an. Ciriaco Iturri bazkide zaharrenak, Arratia batailoiko 6. konpainiako armada karlistaren ofizial ohiak, goratu zuen ikurrina.
Beste pasadizo batzuk: 1908ko abuztuan, Begoñako Batzokian jarritako ikurrinak Alfontso XIII.aren agur militar ezjakina eta nahasia jaso zuen erregea hiria bisitatzen ari zela. 1916ko ekainean, aldiz, gure mugak gainditu zituen, eta Lausanan (Suitza) agertu zen, Nazionalitateen III. Biltzarrean. Luis Elizaldek, Euzkadi-ren ordezkarik, eraman zuen ikurrina haraino.