Efemeridea • 2023ko urriaren 3a
Ikurrinaren istorioak: mendigoizaleen elkarretaratze handia Gerra Zibilaren ostean
1965eko urriaren 3an, 3.000tik gora euskal gazte Urbiako larreetan elkartu ziren mendi-kontzentrazio batean.
Inguruko errepideetako trafiko-seinaleak ikurrinez beterik agertu ziren egun horretan eta, Guardia Zibilaren zabaltze handia gorabehera, 3.000 mendigoizalek baino gehiagok parte hartu zuten elkarretaratze hartan –gerra osteko lehenengoan− ikurrina astindurik.
Astebete geroago, Euzkadi Irrati klandestinoaren jarraibideei men eginda, Gudari Eguna ospatu zuten klandestinitatean Andoainen, Mañun (Sollube), ikurrina jasota, Gernikan, San Antonen, Arraten, Loiolan, Kanpazarren, Zumarragan, Lazkaon eta Abellanedan. Leku horietan guztietan, polizia ugari izan ziren eta, kasuren batean, euskal abertzaleak elkarretaratzeko asmoa galarazi egin zuten.