Efemeridea • 2022ko azaroaren 15a
Euskal erbesteratuen istorioak: euskaldunak Argentinan
1938ko azaroaren 15ean, Aldasoro, Cunchillos, Lopez de Mendizabal eta Artxanko heldu ziren Buenos Airesera, Eusko Jaurlaritzaren Hego Amerikako lehenengo ordezkaritza abian jartzera.
Ramon Maria Aldasoro errepublikarra Eusko Jaurlaritzako sailburua zen. Harekin batera, EAJ alderdiaren Euzkadi Buru Batzarreko presidente ohi Ixaka Lopez Mendizabal, Nafarroako EAE-ANVko buruzagi Pablo Artxanko eta Santiago Cunchillos abertzale independentea joan ziren Buenos Airesera.
Euskal ordezkaritzaren lehen egoitza Ricardo Rojas etorbidean egon zen, Retiro auzoaren inguruan. Handik gutxira, Florida kaleko 461. zenbakira aldatu zen, hiriburuaren erdi-erdian.
Lehen hilabeteetan, ordezkaritzak jarduera bizi-bizia izan zuen. Ordezkariak herrialde osotik barrena ibili ziren, euskaldun, Argentinako agintari eta hedabideekiko harremanak landu guran.
40ko eta 50eko hamarkadetan ere jarduera ugari garatu zituen erakundeak. New Yorketik Eusko Jaurlaritzara igortzen zen diruaz arduratu eta Euskal Informazio Zerbitzuari emandako laguntza kudeatzeaz gain, Argentinako ordezkaritzak lan handia egin zuen euskal presoei laguntzen espetxeetan eta kontzentrazio-esparru frankistetan. Ildo horretan, Argentinatik bertatik, Hego Amerikako politika-esparruko pertsona garrantzitsuek presoen eta heriotza-zigorrera kondenatuen alde emandako bitartekotza landu zen,
Argazkia: Aldasoro, Cunchillos, Artxanko eta Lopez Mendizabal Argentinara iritsi zirenean, Eusko Jaurlaritzaren herrialde hartako ordezkaritza abian jartzeko xedez.