Efemeridea • 2020ko apirilaren 8a
Igandea, apirilak 12, jai eta aldarrikapen eguna dugu: Aberri Eguna.
1932an, EAJ alderdiak egindako lehen deialditik, beste alderdi politiko eta erakunde batzuk egindakoak ere etorri dira
Aberri Egunaren historia bizia eta askotarikoa da. Bizia da, 1932an lehenengoz ospatu zenetik, Euskal Herriko gertakari historikoak oso abiadura bizian gertatu direlako, eta Aberri Egunaren urteroko hitzordua eraldaketa horien guztien isla zintzoa izan dugu; gerraosteko familia-ospakizun xumeetatik edo 60ko zein 70eko hamarkadetan jasandako errepresio gogorretik gaur egunera arte. Eta askotarikoa da, EAJ alderdiak egindako lehen deialdi haiei beste alderdi politiko batzuenak gehitu zitzaizkielako, eta horren ondorioz, Aberri Egunaren esanguraren ñabardurak edo beste ikuspegi batzuk ere azaldu ziren. Dena dela, gaur egun, Aberri Egunak jai eta aldarrikapen eguna izaten jarraitzen du.
Gaurkoan, Eduardo Jauregiren eskutik, Hegoaldeko euskal lurraldeetan, 1964ko martxoaren 29an (diktadura bete-betean) jendaurrean ospatu zen lehen Aberri Eguna gogoratuko dugu.
Beste agiritegi bat: 1932tik aurrera Aberri Eguna ospatzeko EAJ-PNVk aukeratutako lekuak eta goiburuak.