Efemeridea • 2023ko martxoaren 7a
Ignacio Díaz de Olano, Vitoria-Gasteizko margolaria
1937ko martxoaren 7an, Ignacio Díaz de Olano margolaria zendu zen jaioterrian, Vitoria-Gasteizen.
- urtean jaio zen, Arabako hiriburuan, eta oso gaztetatik nabarmendu zen arte-gaitasunagatik. Gasteizko Udalak beka bat eman zion, 1876 eta 1880 urteen artean, Bartzelonako Arte Ederren Eskolan ikasten jarrai zezan. Geroago, Parisen garatu zuen heziketa artistikoa, garaiko beste margolari batzuek bezala. Margolaritza kostunbristan nabarmendu zen eta natura hilak, erretratuak eta paisaiak margotzeagatik ezaguna da. Díaz de Olanoren margolan asko Arabako Arte Ederren Museoan gorderik daude eta Vitoria-Gasteizko kale batek bere izena daroa.