Efemeridea 2022ko martxoaren 30a

Ikurrina, erresistentziaren ikur

1924ko martxoaren 30ean, Primo de Riveraren diktaduran bete-betean, “Lenago il” mendi-taldeko kideek ekintza ausarta eginda, euskal bandera ezarri zuten Fraileburun (Urduña).

Imagen de un grupo de mendigoizales en la cima del Pico del Fraile en Orduña La ikurriña símbolo de resistencia

Primo de Rivera jenerala boterez jabetu eta diktadura aldarrikatu zuenean, mendigoizale-taldeen izaera politikoak eta jarduera zabaltzaileak etenaldia pairatu zuen nahitaez, baina ez zen desagertu.


Neurri zapaltzaileetan, esaterako, Espainiako bandera ez zen beste edozein oihal debekatu zuten. Nolanahi ere, ikurrina espainiar boterearen aurkako erresistentziaren ikur bilakatu zen eta, Euzko Gaztediaren eta mendigoizale-talde horien eskutik, hasiera batean, ikurrina Bizkaian zabaldu zen, eta, geroago, Euzkadi osoan.


Ingurumari horretan, 1924ko martxoaren 30ean, mendigoizaleen talde batek ikurrina ezarri zuen Fraileburuko tontorrean, Urduñan (Bizkaia), garai hartan denen ahotan ibili zen ekintza ausart batean.


Urte horietan, mendigoizaleen jarduerak bide eman zuen abertzaleen ideologiari lotutako jarduerak iraun zezan, nahiz eta hainbat talde politiko eta kultural, hala nola «Aberri», «Bilbotarra Bazkuna», «Lenago il» edo «Abertzaliak», gobernuak debekatu zituen  eta, horrela, klandestinitatean eutsi behar izan zioten euren jarduerari.


Asier Madarietak, 2011ko apirilaren 2an, DEIA egunkariaren Historias vascas sailean argitaratutako erreportajea erantsi diogu artikuluari.


Argazkia: mendigoizaleen talde bat Kalamua mendian 1921ean..