Efemeridea • 2022ko maiatzaren 31a
Bilboko Arriaga antzokiaren inaugurazioa
Gaurkoa lako egun batean, orain dela 132 urte, Bilboko Arriaga antzokiak zabaldu zituen ateak.
1890eko maiatzaren 31n, arratsaldeko 8etan, antzoki bat inauguratu zen Bilbon, eta berehala Arriaga antzokia deitzen hasi ziren, Juan Crisostomo Arriaga bilbotar musikari ospetsua oroitu eta omentzeko plazan zegoelako.
Arriaga antzokiaren oihala lehen aldiz altxatu zenean, Amilcare Ponchielliren «Gioconda» operaz gozatzea izan zuten ikus-entzuleek.
Arriaga antzokia eraikin neobarrokoa da, Joaquin Rucoba arkitektoak egindakoa. Eraikinak hainbat gorabehera izan ditu historian zehar eta, horien zioz, antzokia berreraiki eta eraberritu egin behar dute, besteak beste, 1914ko sutearen eta 1983ko uholdeen eraginez. Gaur egun, Bilboko antzoki nagusietakoa da, bai eta hiriko eraikin nabarmenetakoa ere.