Efemeridea 2020ko abenduaren 30a

Indultu aizuna

Gaurkoa lako egun batean, 1970eko abenduaren 30ean, frankisten gobernuaren dekretu batek, heriotza-zigorraren ordez, hogeita hamar urteko espetxe-zigorra ezarri zien Burgosko kasuan epaitutakoei.

Indultu aizuna

Burgosko epaiketa 1970eko abenduan egin zen, ETAko 14 kideren eta bi apaizen aurka. Epaiketa horrek azken 6 urteetan sortutako abertzaletasun berria itzaltzeko adibide eredugarri izan nahi zuen eta, hartara, heriotza-zigorra eskatu zen 6 akusaturentzat. Epaiketa hura, baina, frankismoaren aurkako ekintza orokor bilakatu zen.


Akusatuak frankismoaren aurkako ikur bihurtu zirenez, elkartasun handia piztu zen Espainiako estatuan, baita munduan ere; Euskal Herrian, ordura arte ezkutuan zebilen gizarte klandestinoak kalea irabazi zuen, eta parez pare egin zien aurre ordena frankistaren indarrei.


Zalantza barik, Burgosko epaiketa frankismoaren ordezko hautabide izan zen.


Abenduaren 30ean, barruko eta kanpoko presioen aurrean amore emanda, Gobernu frankistaren dekretu batek heriotza-zigorra kendu eta gradu bat txikiagokoa (hogeita hamar urteko kartzela-zigorra) ezarri zien akusatuei.

 

Ikusi hemen Francisco Letamendiaren  hitzaldia: "Burgosko epaiketa, Erregimenaren «barne etsaia» delakoaren aldaketaren faktorea"