Efemeridea • 2021ko urriaren 4a
Intxorta mendietako gudaren 85. urteurrena, frankismoaren aurkako erresistentziaren ikurra
Intxorta mendietan (Elgeta), 1936ko urriaren 4an eta 5ean, izandako borrokaldiek mugarria ezarri zuten Euzkadiko historian.
Joera politiko eta sindikal guztietako batailoiak baliatuz, Euzko Gudarosteak egindako defentsak tropa frankisten aurrerapena gerarazi zuen, eta, horri esker, lehen Eusko Jaurlaritza eratu zen, hil horren 7an.
Euskal posizioak hiru Intxorta deiturikoetan zeuden: Intxorta Andi, Intxorta Txiki eta Gaztelumendi. Hainbat ideologiatako batailoiak hedatuta zeuden fronte osotik barrena, besteak beste, Gazte Sozialisten UHP (Anaia Proletarioen Batasuna) 5. batailoia, komunistek osatutako Larrañaga batailoia eta EAJ alderdiaren 55. batailoia, Kirikiño izenekoa.
Intxorta mendiak behin betiko atzemateko, matxinatuen erasoaldia hurrengo urtean hasi zen, 1937ko apirilaren 20an, hain zuzen ere. Hil horren 24an, Elgeta matxinoen esku erori zen, azkenek alemaniarren, italiarren eta Rifeko mertzenarioen laguntza zutela.