Efemeridea • 2022ko apirilaren 26a
Izuaren laborategia
Gernikak 1937ko apirilaren 26ko bonbardaketa gogoratuko du gaur, 85 urte geroago.
1937ko apirilaren 26ko 16:20 eta 19:40 artean, duela 85 urte, alemaniarren 24 bonbaketarik eta 19 ehiza-hegazkinek eta italiarren 3 bonbaketarik eta, gutxienez, 13 ehiza-hegazkinek –hots, une horretan, matxinatuen esku zeuden hegazkinen % 20k gutxi gorabehera− 40 tona bonba jaurti zituzten Gernikan, horietako asko su-eragileak. Horren ondorioz, hiriko eraikinen % 85,22 erabat suntsitu zituzten, eta 2.000tik gora hildako eta desagertu izan ziren, Xabier Irujo historialariak, segurutik, azken urteotan gertakari hori aztertzen denbora gehien eman duen ikertzaileak, dioenez.
Wolfram von Richthofen koronelak, Kondor Legioaren Estatu Nagusiko buruak, antolatu zuen bonbardaketa, Franco jeneralaren matxinatuen zerbitzura.
Xabier Irujo Nevadako Unibertsitateko Historiako katedradun eta Euskal Ikasketen Zentroko zuzendariak gerra zibileko gertakari horren nondik norakoak eta ondorioak deskribatu ditu “Gernika” liburuan, izua eragiteko bonbardaketen historian, mugarri izan da eta.
Xabier Irujok, 2010eko maiatzaren 1ean, DEIA egunkarian argitaratutako errportajea erantsi diogu artikuluari.