Efemeridea • 2024ko otsailaren 13a
Javier Bello-Portu, euskal musikari eta musikagilea
Donostian hil zen orain dela 20 urte, hain zuzen ere, 2004 otsailaren 13an.
Tolosan jaio zen, 1920an, eta musika ikasi zuen Donostian, Parisen, Genevan eta Salzburgon. Donostiako, Zaragozako eta Iruñeko Santa Zezilia orkestren zuzendari titularra izan zen, eta beste batzuekin ere kolaboratu zuen. Zuzendari jarduteaz gain, musikagile oparoa ere izan zen, Frantziako inpresionismoan eta Aita Donostiaren lanetan oinarriturik; berrogeita hamarretik gora lan koral idatzi zituen.