Efemeridea • 2024ko urtarrilaren 30a
Jean Pierre Duvoisin, idazlea eta euskararen itzultzailea
Gaurkoa lako egun batean, 1891ko urtarrilaren 30ean, hain zuzen ere, 81 urte zituela hil zen Jean Pierre Duvoisin idazle lapurtarra.
Ainhoan jaio zen, 1810ean, eta idazten nahiz beste lan batzuk euskarara itzultzen eman zuen bizitza. Lapurdiko euskarara itzuli zituen lan guztien artean, bi aipatuko ditugu: Agustin Kardaberazen «Aita San Ignacioren Egercicioen gañean afectoac» eta Biblia, «Bible Saindua edo Testament zahar eta berria. Duvoisin kapitainak latinezko Bulgatatik leembiziko aldizko Laphurdiko eskarara itzulia. Luis Luziano Bonaparte Printzeak argitara emana».