Efemeridea • 2022ko maiatzaren 26a
Jose Ignacio Arana (1838-1896): euskal olerkaria, hizkuntzalaria, historialaria eta bibliografista
Gaurkoa lako egun batean, 1838ko maiatzaren 26an, Jose Ignacio Arana euskal idazle eta josulaguna jaio zen Azkoitian.
Lehen ikasketan Azkoitiko, Amezketako eta Ezkioko eskoletan egin zituen; bigarren mailako ikasketak, berriz, Arantzazun (Oñati) eta Iruñean. 16 urte zituela, Jesusen Lagundian sartu zen.
Euskal-Erria aldizkarian aritu zen, eta hainbat olerki argitaratu zituen bertan. Era berean, Jesusen Lagundiari eta San Ignazio Loiolakoari lotutako hainbat liburu argitaratu zituen. Horietako bat, San Ignacio Loyolacoaren bicitza laburtua/Vida compendiada de San Ignacio de Loiola izenekoa, euskaraz eta gaztelaniaz kaleratu zen eta, lan horretan, euskararen eta euskal literaturaren inguruko hausnarketa laburra egin zuen eta ortografiaren gaineko proiektu bat jaso zuen (1872).
1871 eta 1873 urteen artean, Teologia ikasi zuen Urduñako ikastetxean; bertan, Sabino Aranaren ikaskidea izan zen. Aita Henaoren Averiguaciones de Cantabria deritzon lana jarraitu zuen eta erlijio-arloko hainbat lan argitaratu zituen, hala nola Notas bibliográficas sobre el Cicerón euskaro, P. S. de Mendiburu liburua, Euskera aldizkarian.
1896ko abenduaren 19an zendu zen Oñan (Burgos) 58 urterekin.