Efemeridea 2021ko azaroaren 22a

Joseba Goikoetxea gogoan

28 urte bete dira gaur bizitza eten zion atentatua gertatu zenetik

Joseba Goikoetxea gogoan

1993ko azaroaren 22an, goizean, Joseba Goikoetxea Ertzaintzako sarjentu nagusia tirokatu zuen ETAko komando batek, semeetako batekin autoan zihoala, Bilboko Campo Volantin pasealekuko semaforo batean gelditu zenean. Lau egun geroago, azaroaren 26an, Goikoetxea hil zen senera etorri barik, 42 urte zituela.

 

Azaroaren 27an, Sabin Etxetik (bertan zegoen hil-kapera) Begoñako basilikara (han izan zen hileta) eraman zuten hilkutxa.

 

Iñigo Caminok, 2018ko abenduaren 1ean, DEIA egunkariaren Historias vascas sailean argitaratutako erreportajea erantsi diogu artikuluari. Euskadik  autogobernuan aurrera egiteko eta bakea lortzeko borroka luzean funtsezko pertsona izan ziren Joseba eta Gorka Agirreren oroimenez idatzi zuen erreportajea Caminok.