Efemeridea • 2023ko otsailaren 6a
Juan Mateo Zabala, euskalari frantziskotarra
Bilbon jaio zen eta bizkai euskara ikertzen egindako lanagatik nabarmendu zen. Gaurkoa lako egun batean hil zen, 1840ko otsailaren 6an, Zarautzen.
Frantsizkotarren ordenako abadea izan zen, eta bertan, predikugin eta aitorle jardun zuen. Bizkaian egindako misio-lanarekin batera, egondako Bizkaiko herrietako lexikoa ezagutu eta jaso zuen Zabalak, eta Euskal ahots eta esaldien bilduma argitaratu zuen. Hil ostean, bere lan nagusia, «El verbo regular vascongado vizcaíno» (Bizkai euskararen aditz erregularra) argitaratu zen, baita Resurreccion Maria Azkuek, Parisen, Frantziako Liburutegi Nazionaleko D 'Abbadie funtsean aurkitutako fabulen bilduma ere.