Efemeridea • 2023ko maiatzaren 30a
Juan San Martin, lehen Arartekoa.
Gaurkoa lako egun batean 2005eko maiatzaren 30ean Juan San Martin, euskal idazlea eta Euskal Autonomia Erkidegoko lehen Arartekoa (1989-1995), Hondarribian hil zen.
Eibarren 1922an jaioa, Juan San Martin euskaltzaina ere izan zen, eta hainbat kargu izan zituen Euskaltzaindian. Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kide eta Euskal Kontseilu Nagusiko kide ere izan zen.
Argitaratzailea, itzultzailea, poeta, etnologoa, mendizalea, Arte Ederretan aditua eta hainbat argitalpenen egilea… Arartekoa zela, 1994tik 1995era, Ombudsman edo Herriaren Defendatzaileen Europako Institutuko burua izan zen. Erakunde hori martxan jarri zuen Jesus Mª Arteaga Izagirre irakasle eta Zuzenbideko doktorearekin batera.
San Martinen garaian, ezohiko txosten batzuk egiten hasi ziren, hala nola Euskal Autonomia Erkidegoko Ziegak, Ospitale psikiatrikoak eta Adinekoen egoitzak.
Argazkian, Juan San Martin, Eusko Jaurlaritzaren Bidegileak bildumatik aterata.